XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gretchen? -esan zuen Oglesby andereak atea jo bitartean-. Gretchen?

Atea pixka bat ireki, barrura begiratu, eta orduan alderik alde ireki zuen.

- Gretchen!

Korrika batean, Warrenen amona bataz jantzita zetzan oheraino inguratu zen.

Oglesby andereak pultsua hartu zion.

Sorbalda gainetik hau esan zuen:

- Warren, zoaz Samen bila.

Amonaren imajinak erakarrita, gogoz kontra, Warren astiro-astiro logelan sartu zen, eta amona han ikusi zuen, bere hogeita hiru burukoen bildumaren gainean baldar samar etzanda.

Oglesby anderea burukoak baztertu eta lurrera botatzen hasi zen.

Warrenek, hormari itsatsita, logelari buelta eman zion eta amonak gau hotzetan erabili ohi zuen berogailuarekin estropozo egin zuen.

Armairuko atea bizkarraren kontra sumatzean gelditu egin zen.

Eskua atzerantz bota eta eskutokiari heldu zion haren kontra zutik egon ahal izateko.

- Zoaz Samen bila!

- Bizirik al dago? -galdetu zion hitz totelka.

Ezpain lehor eta pitzatuak busti zituen.